Mezua

22-09-2013
Libros publicados por editoriales novela
0
0
0
1
3
ESTE LIBRO YA NO ESTÁ DISPONIBLE PARA SU LECTURA DEBIDO A SU PRÓXIMA PUBLICACIÓN
Noren artean bizi garen benetan ba al dakigu? Lagunak, senideak, lankideak…
Valeria Lafontainne eta Herald Wallace, bakoitzak bere bizitza zuelarik, bi gazte hauek nahiz eta heuren artean ez ezagutu, halabeharrez, inoiz ikusi ez den konspiraziorik latzenean murgildurik amaituko dute.
Valeria, Steven McMardigan deituriko enpresariaz maitemintzen den ekonomia sailean espezializaturiko polizia da. Bere printze urdina bestalde, petrolio arloko konpainiarik garrantzitsuenetako baten zuzendari lausotua eta iluna da.
Hed bestalde, bere bizitza bihurtu den infernutik irtetzeko ametsa duen mekaniko gaztea da. Hortarako, bere bizilagun batek eskainitako lanpostu gehigarria onartzea erbakitzen du.
Bien bitartean, handik urrun (ez uste bezain beste), hainbat Herrialdeetako Agintari Nagusiek, Argentina-ko Presidentea buru zela, gaur egun ezagutzen dugun Sistema Ekonomikoa iraultzeko prestatzen ari ziren. Egitasmoa burutu ahal izateko, Uso Beltza deituriko proiektua martxan jarriko zuten, gaur eguneko petrolio saileko eta gasdun konpainia garrantzitsuenak hondoratuz, mundo osoko Energia Arloa erabat birmoldatzeko asmoarekin.
Eta guztia honen erdian Hank zaharra. Udaberriko beste hainbat arratsalderen antzean, purua erretzen bere betiko mahaian zegoelarik, istorio honen benetazko protagonistarekin solasaldian hasten da. Astiro eta kontu handiarekin, zenbait adigai eta uste aletzen dihoa, eleberri honetako pertsonairik nagusiena desestali arte: IRAKURLEA.
Burutapenak astintzeko prest?