Comienza a leer

Iniciar sesión con Entreescritores

¿Has olvidado tu clave?

Crear una cuenta nueva

Libros publicados

Igandeak

Igandeak

01-03-2013

Juvenil/Infantil novela

  • Estrella vacía
  • Estrella vacía
  • Estrella vacía
  • Estrella vacía
  • Estrella vacía
11
  • Estrella llenaEstrella vaciaEstrella vaciaEstrella vaciaEstrella vacia  0
  • Estrella llenaEstrella llenaEstrella vaciaEstrella vaciaEstrella vacia  0
  • Estrella llenaEstrella llenaEstrella llenaEstrella vaciaEstrella vacia  0
  • Estrella llenaEstrella llenaEstrella llenaEstrella llenaEstrella vacia  8
  • Estrella llenaEstrella llenaEstrella llenaEstrella llenaEstrella llena  3

Es una historia personal narrada en forma de un diario de domingo a domingo. La protagonista es una chica joven de 19 años que pasa por primera vez fuera de la familia y del Pais Vasco un año escolar en el extranjero, en Alemania. Narra sus experiencias por escrito cada domingo en lengua vasca hasta su final de la estancia alla, y hasta su regreso al Pais Vasco.

OROIMINEZKO IGANDEAK

“Gaur ere igandea  da. Baina deus ere  ez da berdin.”

Igandea zen. Eta udaberria. Enara airos baten moduan sortu zen mundura. Igandea zen. Igande distiratsu batean udaren iragarle fina, jakin nahian zergatik enara bakar batek ez zekarren uda!

 

ENTREVISTAS:

El euskera es su lengua materna, la lengua en que se “expresa mejor” y también la lengua “en que piensa y siente primero”.

Leer primer capítulo

 

Primer capítulo

ARIMAREKIN SOLASEAN

1997-02-02. “Egunkari maitea: gaur ere igandea da, sortu nintzen egun hartan bezala... tunel baten aho estu eta ilun batetik atera nahi eta ezin...”

—¡Pánico en el túnel! ¡Jack el destripador ataca de nuevo! Entre la densa niebla a través de la impenetrable y oscura noche atrapado en un túnel y...

— Aitzineko astean Gasteiz ikasle-hirian ikusitako gaztelaniazko film bat burura ekarriz ahots gora esan dun, Kattalin! —barnetik ateratako indar batek bultzaturik, egunkari pertsonaleko bere pentsamenduaren barnetik kanporako idazketa eteten du. Ondoren, bere idazketarekin segitzen du axota hartuz batera:

“...baina hori ez da film bat bertzerik, literatura hutsa! Gauez beharrezko geldiune bat egitearren tunel batean ezin aitzina eta ezin gibelera egin dagoen tren misteriotsu bat, zaharkitutako tren hondatu bat bertzerik ez... film bat! Horrela, oraintxe arratsaldeko bederatziak direnean, film horren errealitatearen barnean nago harrapaturik, eta dagoeneko Gasteizen egon behar nuen: Gasteizen egon behar hau jadanik aspergarri bihurtu zait, baina ez da deus ere larririk; filman bezala otso talde gosetiren bat agertzen ez den bitartean edota lapurreta armaturen baten erasoren bat gertatzen ez den bitartean... gaitzerdi! Baina tira, noraino irits daitekeen gizaki baten pentsatzeko ahalmena asperduraren bidetik. Denbora luzerako daukat eta pazientziaz hartu behar...”

—Scheisse! Das ist eine verdammtes Scheisse und ich weiss nicht was mehr!—berriro ere, barnetik alemanez ahots batek eteten du bere pentsamendua, eta barneko beste ahots eme desberdin batek erantzuten dio ondoren, gainera:

—Horixe bera: kaka. Bertzela ere, tren batean bahengo bezala ikusten dun dena orain arte:  dena

azaletik ezagutu, bizitu eta gozatu izan dunanaren sentipena daukan. Ez dun onartu nahi, munduan beste pertsona batzuk bizi direla eta beraiekin konpartitu behar dunala dunan guztia, sentipenak eta bizipozak konpartitu... baina hik dena begiratzen dun paperezko ametsa balitz bezala, heure burua indibidualismoan itoaz. Zail egiten zainan bertzalde, hire bizitzatik pasatzen diren pertsonaiei hire sentimenduak azaltzea, bertzerenganatzea. Lagunak joan eta etorri egiten ditun urteekin batera, bertzeenganako konfiantza falta sumatzen dun. Herentziaz horrela haizenaren susmoa dinat eta inoiz sendatuko ez haizenaren min samina, gainera. Hala ere, ez haiz saiatzen konfiantza emanen dinaten benetako pertsonaiarik aurkitzen; gauza aunitzengatik burua txoratzen daukan, ez haiz benetan inoiz sakonki pentsatzen jartzen, berandu denean bakarrik oroitzen haiz, jadanik deus ere egin ez daitekeenean. Eta ezin denean iragana konpondu, gerora begira jartzen haiz, beti ere pentsakor iragana ahanzteko gogo bakarrarekin... baina ezin! Laguntza behar bahu ere, ez dakin nori eskatu eta hire izatea urte batzuen buruan bakarrik sentituko dun: inor ere ez hire ondoan eta pertsona hotz batean bihurturik, harribitxi bizigabea. Etxe batean bakarrik, gehienez ere animalia batekin biziko hintzateke eta betiereko pena sakon batekin bihotz zoko batean. Denbora etxean pasatuko huke dena garbi eta polit utzirik; nahiz eta berogailua ukan, munduko etxerik hotzena izanen litzateke. Eta hik, beti ere, etorkizuna itxaroten eta ametsezko irudiak eraikitzen, tren baten eserlekuan bizitza nola igarotzen den leihatilatik ikusiz.

            Barneko korrontea bat-batean isiltzen zaio Kattalini, eta isiltasunean tren geldituaren barruko jendearen zurrumurrua entzuten du. Trena geldi dago, eta gau guztia trenean pasa beharraren aukera burutik pasatzen zaio. Orduan, egunkari pertsonala berriro ere eskuratuz pentsamenduen haria behatzetaraino heldu zaio eta idazten segitzen du:

“Paisai berriak oroimen zaharrekin nahasiz batera, paperezko eszenak eta lurrin-hodeizko gazteluak eraikiz edozein hats-ufadaz dena segundo batean birrindu daitekeela. Denbora zaharrak oroituz, oroi-minezko igandetan... sekula ez delarik deus ere itzultzen. Inoiz ez da deus ere berdin. Dena berdina delako, deus ez da berdin.  Bizitza bidai bat da, etengabeko aldaketa txikiekin osatuz dabilen bidaia, alegia”.

            Kattalin bere iragan hurbilaz oroitzen da bat-batean, eta eskuetan duen liburuxkaren azken orrialdetatik lehenengoetara joaten da:

“Egunkari pertsonal honen jabea Kattalin Landaburu da, eta oroitu, ezkutuko irakurle hori, egia ez dela sekula ere idazten, ez egia osoa behinik behin”.

            Berekiko irakurtzen hasten da, igandetik igandera.

HIRU EGUN BAKARRIK

1995-09-13.        Oraindik ez dun igandea, baina hiru egun bakarrik falta ditun Alemaniarantz abiatzeko eta momentu honetan ohe gainean eserita hago idazten:

“Egunkari maitea: lehen aldiz idazten dizut, aurretik ez baitut aukerarik izan ezkutuko egunkari bati idazteko; eta eskerrak nire lehengusuari, hark oparitu baitit liburuxka hauxe Alemanian izango ditudan bizipen eta bizipozak idatz ditzadan. Beraz, ikaraturik eta urduri, damutzeko zorian ia, agurtzen natzaizu laster arte batekin. Everything is fine in the end?”.


Comentarios

Te puede interesar