Pepo maitea
Momentu oso tristeak ere izan ditugu. Ikaskide bati ama hil zitzaion, baina bere ondoan geunden denok ez zegoela bakarrik gogorarazteko eta, batez ere, animua emateko eskolatik irtetean triste zegoela ikusten genuenean. Geure amak berarekin partekatzeko prest geundela esaten genion, ama asko zirela, zenbat eta 20!, partekatzeko beste eta gehiago! Ez zuen onartu, eta ez nau harritzen. 20 ama batera izatea imajina dezakezu? Ene!, eskerrak ez dela posible. Jarraitu behar dugun bidea erakutsiko digun ama maitagarri bakarrarekin nahiko eta sobera!, bestela gehiago izango genuen, ezta?. Ikastaroaren amaieran bere egoerara moldatzen hasia zegoan, betiko txantxatia izaten bukatu zuen. A zer xelebrea den! Eta oso pibot ona gure saskibaloi taldean.
ONENAK GARA
DANOK BAT
Beraientzat onena zen... eta txapeldunen moduan onartu genuen. Horregatik, ikasturte honetan, irailean asanblada egin genuen ikasgelan eta klaseko lanean, berandu izan baino lehen, elkarri laguntzea erabaki genuen. Ikastorduetan oso kontzentratzen ginen, ostean, norbaitek zerbait ulertu ez bazuen, ikasgaian jantziena zegoen ikasleak atsedenaldian azalduko zion. Azterketak baino astebete lehenago taldeka biltzen ginen elkarri galderak egiteko eta, batez ere, elkarri animua emateko.
Ezetz jakin zenbat egun falta diren oraindik!
Aitite-amamek betiko logela prestatu didate, ganbarara, gure mundu magikora, igotzeko ate urdina duena,
Biziki estimatzen dut zuk zeure maletak nirekin partekatu nahi izatea. Urtero-urtero mundu zoragarri bat erakusten didazu eta horrela ume hobea izatea lortzen dut.
Ikusten! Hara zer gertatzen zaidan pilak agortzen zaizkidanean! Aldatura joan nahi dut pilok berriz kargatzera.
Opari bat eramango dizut.Ez duzu jakin nahi zer den?. Ba, ez dizut esango, mihia ez zait itzuriko; zure begiekin ikusi behar duzun gauza bat da, beno zure begitzarrekin, izan ere oso begi handiak dituzu.
Noiz arte? Ene, ahaztu egin zait zenbat egun falta diren, Txantxetan ari nintzen, 15 egun barrura arte.
Dena gainditua dudanez, nahiko arinduta dago nire ekipajea, izan ere testu liburu gutxi daramatzat, eta daramatzadanak politenak dira:
Hiri handi batean bizi naiz, bertan, zorionez, parke asko daude eta itsasoaren kolorea kolore askotakoa da; berari begira non jarri, kolore batekoa edo bestekoa izango da. Urdin turkesa eta urdin argia dira nire gogokoenak.
Aitatxo egon osoa egoten da gurekin larunbat eta igandeetan eta beti eramaten nau nire gogoko lekura. Eguraldiak ibiltzera irteten uzten digun bakoitzean, gurasoek hondartzako pasealekura hurreratzen naute. Itsasertzetik ibili ostean zubiaren erdian jarri eta gogor heltzen diot. Hain dira gozagarri itsas brisa eta paisaia! Liburuetan agertzen diren irla horietako batean banengo bezala da. Imajinatu egin dezaket nola egiten duten borroka pirata itsasontziak eta gotorlekuan gordeta dauden soldaduek . Nola egiten duten lasterka piratek aihotzak airean daramatzatela.Abenturazko liburuak irakurtzea oso gogoko dut, irudimenak nahi dudan guztia begitantzen laguntzen dit, izan ere fantasiazko nire munduan dena da posible! Hori, duela urte asko zeuk irakatsi zenidan. Ume mokoa nintzela.
Denbora eman beharko diot, ikasiko du, ez zait hain traketsa iruditzen, baina ,beharbada, gure aiten maisuak oso arraroak dira eta tranpadun azterketak jartzen dizkiete ez gainditzeko.
Iaz esan zenidan komunikazio mota hau maite ditudanekin egin nezakeela, beraiekin bihotza partekatzen dudalako. Horregatik bidaltzen dizkiet mezu asko nire lagunei. Magia aparta da.
ALDATURA NOA!!!!!!