Descarga gratis 10 libros

y consigue premios y promociones exclusivas

Regístrate

Comienza a leer

Iniciar sesión con Entreescritores

¿Has olvidado tu clave?

Crear una cuenta nueva

Libros publicados

Su

Su

00-00-0000

Contemporánea cuento o relato

  • Estrella llena
  • Estrella llena
  • Estrella llena
  • Estrella llena
  • Estrella vacía
2
  • Estrella llenaEstrella vaciaEstrella vaciaEstrella vaciaEstrella vacia  0
  • Estrella llenaEstrella llenaEstrella vaciaEstrella vaciaEstrella vacia  0
  • Estrella llenaEstrella llenaEstrella llenaEstrella vaciaEstrella vacia  0
  • Estrella llenaEstrella llenaEstrella llenaEstrella llenaEstrella vacia  1
  • Estrella llenaEstrella llenaEstrella llenaEstrella llenaEstrella llena  1

Burdinola batean olagizonaren semeak istripu bat pairatu du, eta kalteturik amaitzen du. Istripuaren ondorioz gorputza aldatu zaio. Handik aurrera, pizkanaka-pizkanaka erraldoi bihurtu da, baina itsua. Hala, iniziaziko bidaia bat hasi da.

Bidaian gazte-elbarri batekin egin du topo eta elkarrenganako harreman berezia sortzen da.

Azkenean Euskalherriaren aldeko guda batera joaten dira. Gudan hainbat pertsonaiak, baita animaliak ere, partzen hartzen du.

Ipuina giza-baloreak azpimarratu nahi ditu: adiskidetasuna, askatasuna, adoretasuna, fideltasuna eta zintzotasuna, batez ere.

Leer primer capítulo

 

Primer capítulo

Sua itzali zenean errealitate gordina sumatu zuen. Izan ere, burdinola osoa erre zitzaion. Etsita, emaztearen bila hasi zen. Sukaldeko hondarrak jaso bezain laster, emaztearen gorpua ikusi zuen. Gorpu biguna eskuetan hartu zuen, ordurako ez zegoen ezer egiterik. Oraino, azken musu hartan, ezpainen epeltasuna nabaritu zuen. Bere buruaz beste egiteko nahian Amalurren gorpua ondoan zegoen zelai batean utzi zuen.

Auzokideak, zer esan jakin gabe eta zikinkeriaz estalirik, berarengana hurbildu ziren. Inork ezin zuen azaldu nola gertatu zen istripua. Sutegian zerbait lehertu zen eta ikatza suak behin hartuta, minutu pare batean zerion beroa jasanezina zen.

“Hainbeste ikatz pilatu izan ez banu, gauzak ez ziratekeen honela gertatuko” – olagizonak hori pentsatuz logelako hondakinetara abiatu zen.

Oraindino, hormak izugarrizko beroa botatzen ari ziren. Dagoeneko ez zegoen teilaturik eta egur-zutabe batzuek ke trinkoa botatzen zuten. Hala, olagizona, bere semea non ote zegoen bere buruari galdetuz torturatzen hasi zen.

Azokideen laguntzaz egur-zatiak, harriak eta gainerakoa kentzen hasi zen. Zutabe sendo baten azpian zerbait nabaritu zuen olagizonaren txakurrak, eta hazkatzen hasi zen. Olagizona eta besteak txakurrari laguntzera joan ziren eta hondakin artean txakurra, bat-batean, desagertu egin zen.

Hango zuloan txakurrak zerbait aurkitu zuen eta zaunka egiten hasi zen. Ahalegin handiz kendu zituzten zutabeak eta errautsez estalita, konorte gabe, han bertan olagizonaren semea, Su, azaldu zen.

Txakurra semearen gorputz mugiezina miazkatzen hasi zen eta olagizonak semearen gorputza hartu zuen. Bere eskuen artean semeak ez zirudien ezer. Bularraren kontra zapaldu zuen eta Jainkoei hel eginez bere oihua zeruan entzun zen, eta, ustekabean, semea arnasten hasi zen.

Petrikiloa ahalik eta lasterren heldu zen herrixkara. Ur beroz garbitzeari ekin zion; lehenengoa zikinkeria kentzea baitzen, gero lehortzea eta azkenik sendabelar-zopa berezi bat prestatzeko agindu zuen eta ohe garbi batean deskantsatzen uzteko.

Antzinako arbasoak horrelakoak zirenez, auzokide guztiek olagizonari euren etxeak zabaldu zizkioten laguntza emateko asmoz.

Burdinola berregin zuten guztien artean. Azken batean batzuek beste batzuen beharra zuten. Baina tamalez, olagizonaren semea kalteturik atera zen istriputik. Kolpe batek kalte egin zion buru barruan eta denbora pasatu ahala gero eta gutxiago ikusten zuen. Petrikiloak aitari esan zion kaltea sendatzeko dena alferrik izango zela.


5% de descuento para los lectores de entreescritores.com en casadelibro

5% de descuento para los lectores de entreescritores.com en casadelibro

Comentarios

Te puede interesar